Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2023

Toallak oparituko ditu Kosnoagak bere igerilarien artean

Imagen
Kosnoagako igerilariek toalla bana jasoko dute aurten opari gisa.  Bai entrenamenduetan, bai lehian, talde-izaera indartzea bilatzen dugu, igerilarien arteko harreman positiboak lantzeko, lehiakortasuna mugatuz, igeritokian eta kanpoan. Talde izaera hori bultzatu nahian Kosnoagak logodun toallak oparituko ditu bere igerilari guztien artean, denok taldeko toalla berdina izan dezagun. 

Kosnoaga jasangarritasunaren alde

Imagen
Kosnoaga Igerita Taldeak gaur, irailak 17an, burutu den " Pedalkadak jasangarritasunaren alde" bizikleta martxa familiarrean parte hartu du. Martxa hau Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta egin da. Aste horren helburua da garraio eta mugikortasun modu iraunkorrak sustatzea hirietan eta garraioak ingurumenean eta bizi-kalitatean dituen eraginen gaineko kontzientzia sustatzea. Ekoetxea Urdaibaien helmuga izan duen bizikleta txango honek, tropelean, inungo lehia asmorik gabe, eta jai giroan mugikortasun jasangarria aldarrikatzea eta ikustaraztea izan du helburu. Gure hiriguneak garbiagoak, jasangarriagoak eta atseginagoak izango badira, hein handi batean bizikletak protagonismoa hartu dutelako izango da, eta bizikletaren kultura hori bultzatzen lagundu nahi dugu. Bizikleta distantzia labur eta ertainetan garraio azkarra delako, erregairik kontsumitzen ez duelako, kutsatzen ez duelako, zaratarik egiten ez duelako, gozagarria delako, eta osasuntsua delako. Ez dago a

Kosnoaga Instagramen

Imagen
  Kosnoaga Igeriketa Taldeak Instagram kontua zabaldu berri du. Bertan, azken albisteak, lehiaketen emaitzak, trabesietarako deialdiak, argazkiak, data bereziak… igoko ditugu.  Instagrameko gure kontuaren jarduera nagusiki euskaraz izango da, izan ere, gure idatzizko komunikazioa, gizarte sareetako jarduera, blog orrialdea, telefono bidezko arreta… saiatzen gara, beti ere, euskaraz izatea. Ahobizi gara! Edonola ere, informazio eguneratua eta azken argazkiak izango dira bertan.  Animatu eta bat egin gurekin Instagramen!!

Ate Irekiak

Imagen
Kosnoagak ate irekiak antolatu ditu 2013 eta 2017 urteen bitartea jaiotako umeentzako. Beraz, adin horretan bazagoz eta gure igeriketa taldean parte hartu nahi baduzu etor zaitez Gernikako Santape Kiroldegira irailaren 20an 18:00tan.  Bai entrenamenduetan, bai lehian, izaera psiko-hezitzaileak lantzea dugu helburu nagusi. Talde-izaera indartzea bilatzen dugu, igerilarien arteko harreman positiboak lantzeko, lehiakortasuna mugatuz, igeritokian eta kanpoan. Era berean, eta beti ere igerilariak gogaitu gabe, adinari eta norbere beharrizanei kasu eginez, igerilarien ezaugarri fisikoak hobetzea bilatzen dugu. Igeriketa talde bat baino gehiago gara; lagun taldea gara.  Frogatan parte hartzeko bidali iezaguzu email bai kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera, irailaren 14a baino lehen, hurrengo datuekin: izen-abizenak, jaiotza-data eta telefono zenbaki bat.  Zure zain gagoz!

2023-2024 denboraldiko entrenamenduak aurki hasiko dira

Imagen
Ilusioz eta gogo handiz, datorren astelehenean, irailaren 11an, Kosnoagako igerilarien entrenamenduei hasiera emango diegu.  Dakizuen bezala, bai entrenamenduetan, bai lehian, izaera psiko-hezitzaileak lantzea dugu helburu nagusi. Talde-izaera indartzea bilatzen dugu, igerilarien arteko harreman positiboak lantzeko, lehiakortasuna mugatuz, igeritokian eta kanpoan. Era berean, eta beti ere igerilariak gogaitu gabe, adinari eta norbere beharrizanei kasu eginez, igerilarien ezaugarri fisikoak hobetzea bilatzen dugu eta aurten ere horretan gogor arituko gara. 

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Imagen
Igandean, irailaren 2an, Salome Campos itsasaldia burutu da Bermeon eta Kosnoagako zenbait igerilarik bertan parte hartu dute.  XX. mende hasieran, Campos ahizpak, Julia, Felicia, Eufemia eta Salome, Bermeoko arrain kontserben artisau-lanetan hasi ziren, bitartean nebak, Dionisio eta Ponciano, itsasoko lanetan zenbiltzan. Beraien ospea arin zabaldu zen eta 1920an fabrika barri bat irekitzeko aukera zuten, handiagoa eta prestatuta produkzio goraldiak aurrera atera al izateko. Urte batzuk geroago, arreba nagusiaren -Julia- eta bere senarraren heriotzaren ostean, Salome bakarrik hasi zen zuzentzen negozioa. Salome beti izan zen andereen gaitasunen defendatzaile finkoa. Egun batean, portuan, eztabaida bat sortu zen gizon eta emakumeen trebetasunen arteko diferentziei buruzkoa. Salomek ebatzi nahi zuen asuntoa, itsasoan lan egiten zuten gizon guztien aurrean apustua eginez: Bermeoko portutik ondoko Izaro uhartera arte igeri egitea zen erronka. Esan beharrik ez, bere ideia irribarre batzueki