Entradas

Mostrando entradas de agosto, 2023

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Imagen
Kosnoagako igerilariek uda honetan ere makina bat txapelketetan parte hartu dute eta hainbat sarirekin egin gara. Besteak beste, ekainaren 17 eta 18an, Santurtzin, Bizkaiako udako kimu eta haur txapelketan parte hartu genuen. Igerilarien artean Ane Elzo, Ione Arruti, Maider Larruzea, Uxue García, Izaro Anakabe, Malen Uribe, Sofía Aldekoa, Nikole Arruti, Izaro Bengoetxea, Maren Rubianes, Jon Fernández eta Ibai Obieta izan ziren. Guztien lanari esker urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko birekin bueltatu ginen Gernikara.  Egun gutxi batzuk geroago, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, Santurtzin baita, Bizkaiko Udako Junior eta Absoluto Txapelketan burutu zen. Bertan, Elene Zearra, Irati Bengoetxea, Maren Rubianes, Izaro Bengoetxea, Jon Fernández eta Ibai Obietak zilarrezko eta brontzezko domina bana lortu zuten.  Uztailean Gasteizen ospatu zen Euskal Herriko Udako Haur, Junior eta Absoluto Txapelketan ere sarbide izan genuen, Kosnoagako ordezkari gisa Izaro Bengoetxea, Maren

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan

Imagen
Igeriketa adin guztietako pertsonentzat aproposa da eta kirol jarduerarik osoenetakoa da. Bereziki egokia da haur eta nerabeentzat, batez ere ariketa aerobikoa baita, eduki ludiko handikoa eta gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktoreak murrizten dituena. Ura gaitasun fisiko, psikiko eta neurologikoak garatzeko dagoen espazio fisiko osoena da.  Besteak beste, igeriketak ondorengo onurak eragiten ditu:  - Umeen gizentasuna prebenitzen du. Igeri egiteak jarduera fisikoaren maila handitzen du, erretzen den energia kantitatea handituz, eta, beraz, kirol hau osagai ezin hobea da pisua kontrolatzeko.  - Tentsio arteriala kontrolatzen laguntzen du.  - Haurtzarotik arteriosklerosiaren garapena murrizten du, odoleko kolesterolaren kontzentrazioa jaisten baitu. - Odoleko glukosa-mailak murrizten ditu ariketa aerobikoak intsulinarekiko sentikortasun handiagoa sortzen duelako. - Haurrengan esfortzu fisikoaren gaitasuna handitzen laguntzen du.  - Igeri egitea gorputz osoari mesede egiten dion ar