Entradas

Mostrando entradas de enero, 2024

Junior-Absolutuko Bizkaiko txapelketan Kosnoaga txapeldun馃弲

Imagen
Asteburu honetan, larunbat arratsaldez eta igande goiz eta arratsaldez, hain zuzen ere, Galdakaoko Urreta Kiroldegian, Bizkaiko Txapelketa ospatu da junior-absolutu kategorian. Gure igerilarien artean bertan izan dira: Sofia Aldecoa ( @sofiaaldecoaa  ), Maren Rubianes ( @marenrubianes  ), Izaro Bengoetxea ( @izaro_bengoetxea  ), Ane Obieta ( @aneobietaa_  ), Nikole Arruti ( @nikole_arruti  ), Jon Fernandez ( @_j0n___  ), Ibai Obieta ( @ibaiobieta_  ), Irati Zuntzunegi ( @irati_zuntzu  ), Elene Zearra ( @elenezearra  ), Irati Bengoetxea ( @iratii_bengoetxeaa  ), Aimar Ondarza ( @aimarondarza  ), Garazi Bengoetxea ( @garazibengoetxea  )eta Imanol Loza. Maila bikaina eta giro ezin hobea bizi izan da bertan馃強‍♂️. Gure igerilari guztiek bikain aritu dira: marka pertsonal ugari, taldeko sari mordo eta Bizkaiko errekor bi ( @aimarondarza ) ere ekarri dituztelarik geurera. Hona hemen lortutako domina guztiak: Junior mailan: 4 Zilar 馃 5 Brontze 馃 Absolutu mailan: 8 Urre馃弲 2 Zilar馃 3 Brontze

Badakizu zeintzuk diren igeri egitearen abantailak?

Imagen
Edozein adinetan praktika daiteke eta onura psikologiko zein fisikoak eragiten dizkigu. Beti entzun izan dugu igeriketa dela kirolik osoena ariketa aerobikoa delako eta gorputzeko muskuluen bi herenek parte hartzen dutelako, indarra, erresistentzia eta malgutasuna bultzatuz. Gainera, edozein adinetan egin daiteke, lesioak izateko arriskua txikiagoa da eta egunero praktikatzeak onurak ditu gorputzarentzat epe ertain eta luzean. Horietako nabarmenenak zeintzuk diren ezagutu nahi? Hezurretan eta artikulazioetan inpaktu txikia eragiten du. Gure gorputzak gutxiago pisatzen du uretan gaudenean, flotagarritasunaren printzipioari jarraitzen dio eta ez du jasotzen asfaltoaren edo beste kirol batzuetan aurre egiten dion azalera gogorren inpaktua. Horrela, artikulazioak gutxiago higatzen dira eta hobeto zaintzen dira. Malgutasun eta elastikotasun handiagoa ematen digu. Igeri egitean gure gorputzeko muskulu-talde gehienak erabiltzen ditugu, goiko zein beheko trena, enborra eta burua, alegia. Eta,

Urteko lehena, Gernikan!!

Imagen
2024. urteko lehen jardunaldia, urtarrilaren 13koa, Gernika-Lumon burutu dugu larunbatean.  Eskolarren laugarren jardunaldia (kimuak) eta benjamin eta G3en hirugarrena izan da.  Emaitza oso oso onak izan dira, baina talde giroa...ezin hobea!!馃弲馃強‍♀️馃弲  Txikiek nagusiengandik ikasten dute. Izugarria da igerilari nagusiek zein maitekor eta elkarlanean aritzen diren txikiekin; dakiten guztia irakasten, eta ulermena jorratuz. Tanden bikaina osatzen dute. Beti esaten dugun legez, Kosnoaga, igeriketa talde bat baino gehiago da.  Bideo ikusteko joan Instagramera .