Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2024

Infantilen Bizkaiako Txapelketa

Imagen
Asteburu honetan Infantilen Bizkaiako Txapelketa burutu da Sestaoko Las Llanas igerilekuan. Bertan izan diren gure igerilariak 🏊‍♀️ ondokoak izan dira: Uxue García ( @uxue_g_  ), Jon Etxebarria ( @jon.etxeba  ), Xabier Goiri ( @xabigoiri  ), Aritz Oriosolo ( @aritz.oriosolo  ), Sofía Aldecoa ( @sofiaaldecoaa  ), Izaro Anakabe ( @izaro.anakabe  ), Malen Uribe ( @malenuriibe  ), Uxue Iturbe ( @iturbe_uxue  ), Oihane Esteo ( @oihane1123  ), Amaia García ( @amaiiaa_garciiaa  ), Irune Vazquez ( @iiruneee_28  ) eta Naia Martinez ( @naiamartinez_7  ). Entrenatzaileak: Mikel Zabala ( @coachtmike ) eta Aimar Ondarza ( @aimarondarza ). Emaitzak itzelak izan dira!! - 50 Tximeleta 🏅 - 200 Bular 🥈 - 200 Aske 🥉 + 100 Bular 🥉 + 100 Estilos 🥉 Eta 100 Bizkar eta 4x200 Aske Errelebotan Euskadiko minimak lortu ditugu. Gure igerilari guztiek beraien marka pertsonalak hobetu dituzte⏱️. 📢 Beste erronka bat gaindituta 💪. Behondeizuela!

Harrobiaz harro‼️

Imagen
📢📢 Kosnoagako ( @kosnoagaigeriketa  ) gure igerilariak, Unai Zorriketa eta Irene Ramon ( @irb7_2011  ), CSD Espainiako Txapelketarako deitu ditu Euskadiko Federazioak 🟢🔴⚪️. Txapelketa Los Barrios-en izango da (Cádiz-en) martxoaren 8tik 10era. ZORIONAK BIKOTE! Zorterik onena opa dizuegu.

Espainiako XXIX. Neguko Open Txapelketan

Imagen
Asteburu ederra pasa dute Kosnoagako ( @kosnoagaigeriketa  ) Master igerilariek Pontevedran ospatu den Espainiako XXIX. Neguko Open Txapelketan. Handiak zarete‼️ Otsailaren 8tik 11ra, Neguko Open Txapelketan, maila bikaina erakutsi dute Kosnoagako gure igerilariek; beraientzat ere esperientzia ederra izan delarik 🏊‍♀️. Konpetizio honetan, beti bezala, taldekideen artean izandako giroa ezin hobea izan da. Lehiaketari dagokionez, fin aritu dira gure igerilariak eta marka pertsonalak ⏱️ hobetu dizute hainbat probatan, denboraldi hasieratik hona izandako hobekuntzak agerian gelditu direlarik. Hona hemen lortutako dominak 🏅: Hiru 🏅 Hiru 🥈 Lau 🥉 Denboraldiko bigarren zatiari eta udako txapelketei begira, motibazioz beteta eta indartsu jarraitzen dugu 💪.

Espainiako Master mailako txapelketa

Imagen
Asteburu honetan, Espainiako Master mailako txapelketa burutuko da 🏅.  Datozen egunotan, ostegunetik igandera bitartean, Espainiako Neguko Open Master igeriketa txapelketa ospatuko da Pontevedran (Galizian), eta bertan daude dagoeneko Kosnoagako gure ondorengo igerilariak: Garazi Bengoetxea ( @garazibengoetxea  ), Leire Caruezo ( @leire_caru  ), Naia Urzaa ( @naiaurzaa  ), Anabel Egurrola ( @anabelegurrolaa  ), Unai Uribe ( @unaiuri  ), Imanol Loza ( @imanol_loza  ), Aimar Irazabal ( @aimarirazabal_  ), Aimar Ondarza ( @aimarondarza  ) eta Maialen Foruria ( @maialen_foruria ). Zorte on talde!! 👏👏

Txapeldunak txapeldunen artean‼️

Imagen
Larunbatean, otsailaren 3an,  Eskolarren 5. jardunaldia (kimuak) eta benjamin eta G3en 4. jardunaldia burutu zen Bermioko polikiroldegian. Gure neska-mutilek itzel egin zuten. Go kosnoaga!!! Entrenatzaile ⏱️ bezala  @aimarondarza  eta  @aimarirazabal_  izan ziren bertan. Harrobiaz harro!!