Espainiako XXIX. Neguko Open Txapelketan

Asteburu ederra pasa dute Kosnoagako (@kosnoagaigeriketa ) Master igerilariek Pontevedran ospatu den Espainiako XXIX. Neguko Open Txapelketan. Handiak zarete‼️

Otsailaren 8tik 11ra, Neguko Open Txapelketan, maila bikaina erakutsi dute Kosnoagako gure igerilariek; beraientzat ere esperientzia ederra izan delarik 🏊‍♀️.

Konpetizio honetan, beti bezala, taldekideen artean izandako giroa ezin hobea izan da. Lehiaketari dagokionez, fin aritu dira gure igerilariak eta marka pertsonalak ⏱️ hobetu dizute hainbat probatan, denboraldi hasieratik hona izandako hobekuntzak agerian gelditu direlarik.

Hona hemen lortutako dominak 🏅:
Hiru 🏅
Hiru 🥈
Lau 🥉

Denboraldiko bigarren zatiari eta udako txapelketei begira, motibazioz beteta eta indartsu jarraitzen dugu 💪.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan