Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2023

Urteko azkenengoa

Imagen
2023. u rteko gure azkenengoa txapelketa, D.P. Portugaleteko Trofeoa izan da, abenduaren 30ean.  Bertan, 50m-esprintak lau estilotan egin dituzte gure federatuek. Beraien abiadurekin harritu gaituzte, segundo mordoa behera eginez, urtea handitasunez amaituz eta taldekideekin gozatuz.  Kosnoagako parte hartzaileak izan dira: Irune Vázquez, Malen Uribe, Aritz Oriosolo, Uxue García, Xabier Goiri, Amaia García, Uxue Iturbe, Oihane Esteo eta Naia Martinez.  Entrenatzailea, Garazi Bengoetxea eta entrenatzaile-laguntzailea, Irati Bengoetxea🏅 Urtea amaitzeko erarik onena!!

Ordiziako XLI. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa

Imagen
Gur igerilariek  Ordiziako XLI. Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketan parte hartu zuten abenduaren 29an.  Gabonetako Nazioarteko Txapelketa hau Euskal Herriko igeriketa txapelketa garrantzitsuena eta Espainiako garrantzitsuenetakoa da 🏊‍♀️ Lehen ediziotik, 5.000 igerilarik parte hartu dute, eta zenbait olinpiadetara ere iritsi dira. Italia, Holanda, Errumania... lurralde guztietako igerilariak batzen dira bertan. Urtez urte igerikua aldatzen duen sari honek, aurtengoan Ordiziako Major igerileku laburrean zuen hitzordua. Kosnoagatik han izan ziren gure ondorengo federatuak: Ane Obieta, Ibai Obieta, Irati Zuntzunegi, Araitz Zuntzunegi eta Jon Fernandez. Eta entranatzaile gisa, Garazi Bengoetxea. Ordezkaritza bikaina duda barik. Emaitzak zuzenenan: https://live.swimrankings.net/40417/

Santurtziko XVIII Gabonetako Eskola Saria

Imagen
Domina sorta, gutxienekoak eta urte amaiera ederra izan genuen abenduaren 28an Santurtziko XVIII Gabonetako Eskola Sarian.  Urtero egin ohi dogun moduan, gure prebenjamin, benjamin eta alebinek urtea ongi amaitzeko sariketa batera joan ginen. Denak, 100X proban lehiatu ziren, eta urte bakoitzeko 6 markarik onenak finalerako sailkatzen ziren. Emaitza bikainak lorte genituen!!!  Talde sarian ere laugarren poztua lortu genuen!!!

Getxoko XX Saria

Imagen
Gure igerilariek bide onetik jarraitzen dute. Larunbatean Getxoko XX Sarian parte hartu zuten. Taldeko hurrengo igerilari hauek lehiatu ziren Fadurako kiroldegian: Izaro Bengoetxea, Maren Rubianes, Jon Fernández, Aimar Ondarza, Xabier Goiri, Amaia García, Irene Vázquez, Sofía Aldecoa, Oihane Esteo, Uxue Iturbe, Irene Vazquez, Naia Martínez, Izaro Anakabe, Irati Bengoetxea, Ibai Obieta, Nikole Arruti, Maren Rubianes, Elene Zearra, Jon Etxebarria, Aritz Oriosolo, Malen Uribe, Amaia García, Izaro Bengoetxea, Sofía Aldecoa, Uxue García, Imanol Loza eta Irati Zuntzunegi. Oso gustura igeritu ziren, talde giroan gozatuz eta bakoitzaren progresioa ikusiz. 

Talde lanean, beti hobe

Imagen
Larunbatean  Kosnoagako benjaminak, alebinak eta G3ak Galdakaoko Urreta Polikiroldegian igeri egin zuten. Izurgarri polita izan zen ikustea nola nagusiek txikiei bultzada egiten dieten; lagunduz, lasaituz eta animatuz.  Alebinek eta G3ak bere hirugarren jardunaldiaz gozatu zuten, aldiz, benjaminena bigarrena izan zen. Ba, Kosnoaga!!! Hona hemen emaitza guztiak:  EMAITZAK