Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2024

Gure taldean entrenatu eta lehiatu nahi duzu?🏊‍♂️

Imagen
Kosnoaga ( @kosnoagaigeriketa  ), igeriketa talde bat baino gehiago da. Elkarrekin uger egiten duten adin tarte desberdinetako lagun taldea gara. Grina, pasioa eta indarra bultzatzen duen Taldea. Tolerantzia, errespetua eta ahalduntzea sustatzen duena💪. Hezkuntza, hizkuntza eta gizarte-inklusioa eragiten duena. Baina, batez ere, esan bezala, oso oso gustura elkarrekin igerian egiten duen lagun taldea gara‼️. Sarrera frogak datorren ekainaren 3 eta 5ean izango dira 19.00etan Santane Kiroldegian. Izena emateko umearen datuak bidali (izen-abizenak, jaiotza data eta telefono bat) kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera (maiatzaren 26a baino lehen). Zatoz gurekin uger egitera‼️

Gure igerilari Ibai Obietak Espainiako Junior Txapelketan sartzeko minimak lortu ditu

Imagen
  Aurreko larunbatean, maiatzaren 4an, Mikel Trueba Kiroldegian ospatu zen Santurtziko Trofeo Federatuan,  @kosnoagaigeriketa  -ko gure igerilari Ibai Obietak ( @ibaiobieta_  ) 50 brazan 🏊‍♂️ 30,90eko denbora ⏱️ egin zuen Espainiako Junior Txapelketan sartzeko minimak lortuz (minima 31, 15ean dago). Hortaz, datorren ekainaren 18tik 20ra, Ibaiek, Palma de Mallorcan burutuko den Espainaiko Junior Txapelketan parte hartuko du‼️ Lan bikaina egiten ari zara Ibai‼️ Irmotasun eta lan gogorraren islada zara💪. Zorte on Talde guztiaren partez. Ekin gogor‼️.

Santurtziko XXXIV. Trofeo Federatua

Imagen
Atzokoan Santurtziko XXXIV. Trofeo Federatua burutu zen Mikel Trueba kiroldegian eta  @kosnoagaigeriketa  Taldea HIRUGARREN 🥉 postua lortu zuen. Izugarriak zarete talde‼️ Zuotaz harro ‼️ Zorionak guzti hau bultzatu 💪 duzuenoi... igeilari, guraso, entrenatzaile.....zuek egin duzue posible ❤️. @uxue_g_ ,  @_irunetxuu_  ,  @malenuriibe  ,  @izaro.anakabe  ,  @ibaiobieta_  ,  @marenrubianes  ,  @amaiiaa_garciiaa  ,  @izaro.anakabe  ,  @xabiergoiri  ,  @jon.etxeba  ,  @irati_zuntzu  ,  @amaiiaa_garciiaa  ,  @iratii_bengoetxeaa  ,  @aimarondarza  ,  @joonfernandeez_ ,  @nikole_arruti