Kosnoaga aurten ere txapeldun




Kosnoagako igerilariek uda honetan ere makina bat txapelketetan parte hartu dute eta hainbat sarirekin egin gara. Besteak beste, ekainaren 17 eta 18an, Santurtzin, Bizkaiako udako kimu eta haur txapelketan parte hartu genuen. Igerilarien artean Ane Elzo, Ione Arruti, Maider Larruzea, Uxue García, Izaro Anakabe, Malen Uribe, Sofía Aldekoa, Nikole Arruti, Izaro Bengoetxea, Maren Rubianes, Jon Fernández eta Ibai Obieta izan ziren. Guztien lanari esker urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko birekin bueltatu ginen Gernikara. 

Egun gutxi batzuk geroago, ekainaren 30etik uztailaren 2ra, Santurtzin baita, Bizkaiko Udako Junior eta Absoluto Txapelketan burutu zen. Bertan, Elene Zearra, Irati Bengoetxea, Maren Rubianes, Izaro Bengoetxea, Jon Fernández eta Ibai Obietak zilarrezko eta brontzezko domina bana lortu zuten. 

Uztailean Gasteizen ospatu zen Euskal Herriko Udako Haur, Junior eta Absoluto Txapelketan ere sarbide izan genuen, Kosnoagako ordezkari gisa Izaro Bengoetxea, Maren Rubianes, Jon Fernandez eta Ibai Obietak parte hartu zutelarik. 

Amaitzeko, Espainiako Haur Txapelketan izan gara, Sabadellen. Bertan, Jon Fernándezek, 200 estiloko modalitatean, eta Ibai Obietak, 50 libreko modalitatean, emaitza ezin hobeagoak lortu dituzte.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan