Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan

Igeriketa adin guztietako pertsonentzat aproposa da eta kirol jarduerarik osoenetakoa da. Bereziki egokia da haur eta nerabeentzat, batez ere ariketa aerobikoa baita, eduki ludiko handikoa eta gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktoreak murrizten dituena. Ura gaitasun fisiko, psikiko eta neurologikoak garatzeko dagoen espazio fisiko osoena da. 

Besteak beste, igeriketak ondorengo onurak eragiten ditu: 

- Umeen gizentasuna prebenitzen du. Igeri egiteak jarduera fisikoaren maila handitzen du, erretzen den energia kantitatea handituz, eta, beraz, kirol hau osagai ezin hobea da pisua kontrolatzeko. 

- Tentsio arteriala kontrolatzen laguntzen du. 

- Haurtzarotik arteriosklerosiaren garapena murrizten du, odoleko kolesterolaren kontzentrazioa jaisten baitu.

- Odoleko glukosa-mailak murrizten ditu ariketa aerobikoak intsulinarekiko sentikortasun handiagoa sortzen duelako.

- Haurrengan esfortzu fisikoaren gaitasuna handitzen laguntzen du. 

- Igeri egitea gorputz osoari mesede egiten dion ariketa fisiko bakarrenetakoa da, indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna aldi berean bultzatzen baititu.

Igeriketa pixkanaka hasi behar da eta saioen iraupena pixkanaka handitu behar da, giharretako gainkargak eta agujetak saihesteko. Hasierako fasearen ondoren, astean gutxienez 3 saio egitea komeni da, 30 minutu edo gehiagokoak. Azkenik, kontuan izan behar da kirol-lana beti egokitu behar dela haurraren eta nerabearen heldutasun fisikora eta psikologikora.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute