Ate Irekiak

Kosnoagak ate irekiak antolatu ditu 2013 eta 2017 urteen bitartea jaiotako umeentzako. Beraz, adin horretan bazagoz eta gure igeriketa taldean parte hartu nahi baduzu etor zaitez Gernikako Santape Kiroldegira irailaren 20an 18:00tan. 

Bai entrenamenduetan, bai lehian, izaera psiko-hezitzaileak lantzea dugu helburu nagusi. Talde-izaera indartzea bilatzen dugu, igerilarien arteko harreman positiboak lantzeko, lehiakortasuna mugatuz, igeritokian eta kanpoan. Era berean, eta beti ere igerilariak gogaitu gabe, adinari eta norbere beharrizanei kasu eginez, igerilarien ezaugarri fisikoak hobetzea bilatzen dugu. Igeriketa talde bat baino gehiago gara; lagun taldea gara. 

Frogatan parte hartzeko bidali iezaguzu email bai kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera, irailaren 14a baino lehen, hurrengo datuekin: izen-abizenak, jaiotza-data eta telefono zenbaki bat. 

Zure zain gagoz!


Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan