Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute


Igandean, irailaren 2an, Salome Campos itsasaldia burutu da Bermeon eta Kosnoagako zenbait igerilarik bertan parte hartu dute. 

XX. mende hasieran, Campos ahizpak, Julia, Felicia, Eufemia eta Salome, Bermeoko arrain kontserben artisau-lanetan hasi ziren, bitartean nebak, Dionisio eta Ponciano, itsasoko lanetan zenbiltzan. Beraien ospea arin zabaldu zen eta 1920an fabrika barri bat irekitzeko aukera zuten, handiagoa eta prestatuta produkzio goraldiak aurrera atera al izateko. Urte batzuk geroago, arreba nagusiaren -Julia- eta bere senarraren heriotzaren ostean, Salome bakarrik hasi zen zuzentzen negozioa.

Salome beti izan zen andereen gaitasunen defendatzaile finkoa. Egun batean, portuan, eztabaida bat sortu zen gizon eta emakumeen trebetasunen arteko diferentziei buruzkoa. Salomek ebatzi nahi zuen asuntoa, itsasoan lan egiten zuten gizon guztien aurrean apustua eginez: Bermeoko portutik ondoko Izaro uhartera arte igeri egitea zen erronka. Esan beharrik ez, bere ideia irribarre batzuekin erantzun zela erronkaren data finkatzerako orduan.

Iraileko goiz batean, batel baten joan ziren gizonak lagunduz, Salome, portuko uretan murgildu zen eta Izaro bidean hasi zen igeri egiten. Kantauri itsasoko 2 milia egin zuen besakadaz besakada, izugarrizko esfortzuarekin eta bere borondate zein izaera zigiluaz. 

Bere balentriak erronka eta Bermeoko herri guztiaren errespetua eta ezagutzea irabazteko balio izan zion. Hau dela eta, Salome Campos trabesia urtero burutzen da, Salomeren izaera bakarra eta errepika-ezinaren omenaldi gisa, eta, noski, Kosnoagako igerilariek ere bertan izaten dira urtero izaera horren alde uger egiten. 

Argazki gehiago: www.festak.com


Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan