Kosnoaga jasangarritasunaren alde




Kosnoaga Igerita Taldeak gaur, irailak 17an, burutu den "Pedalkadak jasangarritasunaren alde" bizikleta martxa familiarrean parte hartu du. Martxa hau Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta egin da. Aste horren helburua da garraio eta mugikortasun modu iraunkorrak sustatzea hirietan eta garraioak ingurumenean eta bizi-kalitatean dituen eraginen gaineko kontzientzia sustatzea.

Ekoetxea Urdaibaien helmuga izan duen bizikleta txango honek, tropelean, inungo lehia asmorik gabe, eta jai giroan mugikortasun jasangarria aldarrikatzea eta ikustaraztea izan du helburu. Gure hiriguneak garbiagoak, jasangarriagoak eta atseginagoak izango badira, hein handi batean bizikletak protagonismoa hartu dutelako izango da, eta bizikletaren kultura hori bultzatzen lagundu nahi dugu. Bizikleta distantzia labur eta ertainetan garraio azkarra delako, erregairik kontsumitzen ez duelako, kutsatzen ez duelako, zaratarik egiten ez duelako, gozagarria delako, eta osasuntsua delako. Ez dago aitzakirik, jantzi kaskoa eta mugitu zaitez!

Ekimen hau Ekoetxea Urdaibai, Basati Bike, Aixerrotape Txirrindulari Elkartea eta Bermeoko Ziklistek elkarlanean egin da

Bideoa hemen: 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Kosnoagako igerilariek Salome Campos trabesian parte hartu dute

Igeriketaren onurak umetan eta nerabezaroan