Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2025

Zornotzako denbora-hartzea

Imagen
  Gure neska-mutilak nekaezinak dira. Oraingoan Zornotzako denbora-hartzea ⏱️ deritzon lehiaketan izan dira. Lehiaketa honetan, gure igerilariek, gehien bat, gutxienekoen bila joan dira, ondoren, Bizkaia eta Euskal Herriko Txapelketetan lehiatu ahal izateko. Garaipen bakar baten atzean milaka porrot eta saiakera daude. Bidea ez da erraza izaten, inoiz, baina hor daude gure igerilariak, kementsu, borrokan 💪🏼. Hala ere, benetako txapelketa ona, ez da soilik kronometro edota luminosoak denbora bikaina erakusten duena. Txapelketa bat bikaina izan dadin, talde sena, talde giroa eta, gehien bat, laguntasuna eta poztasuna behar ditu. Gure igerilariak 🏊‍♂️🏊‍♀️ ez dira gogoratuko joan zen urtean zeintzuk izan ziren egindako denborak, aldiz, ziur gogoratuko dituztela bizitako momentu bikainak eta egindako lagunak. Horiek dira txapelketa bat bikaintasunera 💯 eramaten dituzten faktoreak. Zornotzako lehia honetan izan dira: Naia Martínez ( @naiamartinez_10  ), Malen Uribe ( @malenurii...

Euskadiko Joko Eskolarrak eta Igerilari Osoa txapelketak

Imagen
  T xapelketez beteriko asteburu bikaina izan da taldeko igerilari askorentzat: 1️⃣ Gasteizen jokatu den Euskadiko 42. Joko Eskolarretan,  @kosnoagaigeriketa -ko 6 taldekidek hartu dute parte: Ane Elzo, Miren Arenaza, Nahia Larruskain, Amets Aranaz, Maddi De la Fuente eta Ione Arrutik. 2️⃣ Gure 8 benjamin Galdakaon ospatu den Igerilari Osoa lehiaketan izan dira: Nerea Zorriketa, Itoitz Talegon, Kai Gaztelu, Aimar Garay, Aimar Gondra, Eihar Bilbao, Euken Aranaz eta Mikel Mangas. Entrenatzailea: Aimar Irazabal ( @aimarirazabal_  ) Zorionak talde, lan bikaina💪🏼‼️

Bizkaiko Eskolarteko Jokoak

Imagen
Atzo, maiatzak 18, hitzordu garrantzitsua izan zuten 2012 eta 2013 urteetan jaiotako gure igerilariek 🏊‍♂️ Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian, izan ere, Bizkaiko Eskolarteko Jokoak lehiatu ziren. Bertan, Bizkaia osoko klub desberdinetako igerilariak elkartu ziren. Egun osoko lehiaketa gogorra izan zen. Igerilari bakoitza estilo desberdinetako probetan haritzeko aukera izan zuen, baina igerilekuan zegoen bero 🥵 ikaragarria eta jardunaldi luzeak, gure gazteen kemena eta irmotasuna frogan jarri zituen. Atsekabeak gorabehera, neska-mutilek gogor 💪🏼 ekin zioten egoerari. Froga guztietan, barnean daukaten onena ateratzeko gai izan ziren. Etengabe hobetzen, ikasten eta borrokatzen. Egunetik egunera zein adoretsuak diren munduari 🌏 erakusten. Entrenatzailea ere, Aimar Irazabal, sustengo ikaragarri garrantzitsua izan zen jardunaldi osoan zehar. Izugarri harro gaude. Eredu bilakatu zarete. Aupa zuek‼️#pasioa #sugarra @kosnoagaigeriketa Igerilariak: Ane Elzo, Miren Arenaza, Ione Arruti, Am...

Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu

Imagen
  Euskaraldian izena eman, txapa jantzi eta jarrera aktiboa izateko deia egin diegu Kosnoagatik gure igerilarie.  Kosnoaga Igeriketa Taldea euskararen bultzatzaile irmoa da eta euskara lehenesten du jarduera guztietan; entrenamenduetan, igerilarien arteko harremanetan eta, baita, hitzeko zein idatzizko komunikazioetan…Lehen hitza euskaraz egiten dugu, beti. Ahobizi gara!! 

Alebin mailako zazpigarren jardunaldia

Imagen
Larunbatean alebin mailako zazpigarren jardunaldia eta benjamin mailako seigarren jardunaldia burutu ziren Jose Sabino Arana Mungiako polikiroldegian. Eskolarteko azken txanpa, alegia.  Urte gogorra izan da, baina gure igerilariek aurpegia eman eta gogor ekin diote entrenoei, txapelketei eta ikasketei. Itzelak zarete. Zuetaz harro gaude, harrobiaz harro! Partehartzaileak ondorengoak izan ziren: Itxaso Arenaza, Paule Urionabarrenetxea, Eihar Bilbao, Kai Gaztelu, Aimar Gondra, Nerea Zorriketa, Araia Villasante, Itoitz Talegon, Euken Aranaz, Mikel Mangas, Aimar Garai, Jon Zabalegi, Aiala Zameza, Amets Aranaz, Ane Elzo, Jone Arruti, Miren Arenaza eta Nahia Larruskain.  Entrenatzaileak: Imanol Loza (@imaaloza) eta Aimar Irazabal (@aimarirazabal).  Laguntzaileak: Irati Bengoetxea (@iratii_bengoetxea) eta Sofia Aldekoa (@sofiaaldecoa).

Bizkaia Udaberri Saria

Imagen
  Atzo arratsaldean ederto aritu ziren gure igerilari federatuak Getxoko Bizkaia-Udaberri Sarian, 50 metrotako Fadurako igerilekuan, dedikazioa eta indarra bat eginez.  Azken txanpa honetan lehiatu ziren Izaro Anakabe, Malen Uribe, Irati Bengoetxea, Sofia Aldekoa, Uxue Iturbe, Jon Etxebarria, Amaia Garcia, Jon Lejarzegi, Maider Lopez, Jare Mugira, Irune Vazquez, Malen Bilbao, Unai Zorriketa, Nahia Martinez eta Aritz Oriosolo.  Entrenatzaile bezala Aimar Irazabal eta Imanol Loza jardun zuten.  Ikaragarri talde!! Mundialak zarete!!!