Zornotzako denbora-hartzea

 

Gure neska-mutilak nekaezinak dira. Oraingoan Zornotzako denbora-hartzea ⏱️ deritzon lehiaketan izan dira. Lehiaketa honetan, gure igerilariek, gehien bat, gutxienekoen bila joan dira, ondoren, Bizkaia eta Euskal Herriko Txapelketetan lehiatu ahal izateko.

Garaipen bakar baten atzean milaka porrot eta saiakera daude. Bidea ez da erraza izaten, inoiz, baina hor daude gure igerilariak, kementsu, borrokan 💪🏼. Hala ere, benetako txapelketa ona, ez da soilik kronometro edota luminosoak denbora bikaina erakusten duena. Txapelketa bat bikaina izan dadin, talde sena, talde giroa eta, gehien bat, laguntasuna eta poztasuna behar ditu.

Gure igerilariak 🏊‍♂️🏊‍♀️ ez dira gogoratuko joan zen urtean zeintzuk izan ziren egindako denborak, aldiz, ziur gogoratuko dituztela bizitako momentu bikainak eta egindako lagunak. Horiek dira txapelketa bat bikaintasunera 💯 eramaten dituzten faktoreak.

Zornotzako lehia honetan izan dira: Naia Martínez (@naiamartinez_10 ), Malen Uribe (@malenuriibe ), Izaro Anacabe (@izaro.anakabe ), Aritz Oriosolo (@aritz.oriosolo ), Jon Etxebarria (@jon.etxeba ), Jon Fernández (@joonfernandeez_ ), Uxue García (@uxue_g_ ), Amaia García (@amaiagarciaaaa ), Jare Mugira (@jaremugira ), Jon Lejarcegui (@jon_lejarzegi ), Uxue Iturbe (@uxue_iiturbe ), Aiert Amparan (@aiert_2010 ), Malen Bilbao, Irati Bengoetxea (@iratii_bengoetxeaa ), Sofia Aldecoa (@sofiaaldecoaa ), Uxue Iturbe (@uxue_iiturbe ), Naia Martínez (@naiamartinez_10 ), Jare Mugira (@jaremugira ), Aiala Zameza (@__aialaa__ ), Miren Arenaza eta Maddi De la Fuente.

Entrenatzaileak: Mikel Zabala (@mikelzabalaerdoiza ) eta Imanol Loza (@imaalozaa ).

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun