Bizkaiko Eskolarteko Jokoak
Bertan, Bizkaia osoko klub desberdinetako igerilariak elkartu ziren. Egun osoko lehiaketa gogorra izan zen. Igerilari bakoitza estilo desberdinetako probetan haritzeko aukera izan zuen, baina igerilekuan zegoen bero 🥵 ikaragarria eta jardunaldi luzeak, gure gazteen kemena eta irmotasuna frogan jarri zituen.
Atsekabeak gorabehera, neska-mutilek gogor 💪🏼 ekin zioten egoerari. Froga guztietan, barnean daukaten onena ateratzeko gai izan ziren. Etengabe hobetzen, ikasten eta borrokatzen. Egunetik egunera zein adoretsuak diren munduari 🌏 erakusten. Entrenatzailea ere, Aimar Irazabal, sustengo ikaragarri garrantzitsua izan zen jardunaldi osoan zehar.
Izugarri harro gaude. Eredu bilakatu zarete. Aupa zuek‼️#pasioa #sugarra @kosnoagaigeriketa
Igerilariak: Ane Elzo, Miren Arenaza, Ione Arruti, Amets Aranaz, Maddi De la Fuente, Aiala Zameza eta Nahia Larruskain.
Comentarios
Publicar un comentario