Entradas

Mostrando entradas de enero, 2025

Alebin mailako neguko lehen eskola-jardunaldi

Imagen
Asteburu honetan (urtarrilak 25 eta 26) alebin mailako neguko lehen eskola-jardunaldia ospatzen ari da Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian. Guztira hiru saio izango dira: larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez. Igerilariek guztira 3 proba burutuko dituzte bi egunetan banatuta. Sailkatuak honako hauek izan dira: Iraia Gonzalez, Jon Zabalegi, Aiala Zameza, Amets Aranaz, Ane Elzo, Maddi De la Fuente, Jone Arruti, Miren Arenaza, Nahia Larruskain eta June Omaetxebarria. Gure gazteak heldutasunez eta jarrera bikainarekin aritu dira lehen saio honetan, orain arte egindako lanaren erakusle 💪🏼. Talde lana eta indarra nagusitu dira igerilekuan. Entrenatzaileak: Aimar Irazabal ( @aimarirazabal_  ) eta Imanol Loza ( @imaalozaa  ) Eskerrik asko  @santurtziigeriketa

Mintxoen laugarren jardunaldia II

Imagen
  Eta atzo arratsaldean gogotsu jarraitu zuten gure igerilari mintxoek Getxoko igerilekuan. Oraingoan Malen Bilbao ( @malen_bil  ), Naia Martinez ( @naiamartinez_10  ), Uxue Iturbe ( @uxue_iiturbe  ), Uxue Garcia ( @uxue_g_  ), Maider Lopez de Larrucea ( @maider.larru  ), Elene Zearra ( @elenezearra  ), Sofia Aldekoa ( @sofiaaldecoaa  ), Irene Ramón ( @irb7_2011  ), Izaro Anakabe ( @izaro.anakabe  ), Unai Zorriketa, Irati Bengoetxea ( @iratii_bengoetxeaa  ), Malen Uribe ( @malenuriibe  ) eta Garazi Bengoetxearen ( @garazibengoetxea  ) txanda izan zen. Lehia gogorra izan zen, baina neska-mutilek ausart egin zieten egoera desberdinei. Getxoko polikiroldegian 50 metrotako igerilekuan lehiatu behar izan zuten eta horrek beste modu batera jokatzera eraman zituen gure gazteak, beti ere, gogor eta kementsu. Entrenatzailea: Imanol Loza ( @imaalozaa  )

Mintxoen laugarren jardunaldia I

Imagen
  Gaur goizean gure igerilari mintxoek beraien laugarren jardunaldia izan dute 50 metrotako Getxoko igerilekuan. Gazteak bikain aritu dira beraien markak hobetuz. Goizeko jardunaldian izan dira: Aritz Oriosolo ( @aritz.oriosolo  ), Unai Zorriketa, Maider López de Larrucea ( @maider.larru  ), Irune Vázquez ( @iiruneee_28  ), Uxue Iturbe ( @uxue_iiturbe  ), Jon Etxebarria ( @jon.etxeba  ), Sofía Aldecoa ( @sofiaaldecoaa  ), Xabier Goiri, Malen Bilbao eta Amaia Garcia ( @amaiagarciaaaa  ). Entrenatzailea: Mikel Zabala ( @mikelzabalaerdoiza  )

Alebinak eta Benjaminak Bermion

Imagen
  Atzo arratsaldean Bermioko Polikiroldegian gure igerilari alebin eta benjaminek txapelketa 🏊‍♀️ izan zuten. Jarrera bikainarekin aritu ziren. Marka ⏱️onak, talde giro ederra eta jarrera ezin hobea. Ondokoekin bat eginez eta guztion helburuak 💪🏼norberarenak bihurtuz. Bertan izan ziren: Nahia Larruskain, Ane Elzo, Miren Arenaza, Maddi De la Fuente, Aiala Zameza, Ione Arruti, Amets Aranaz, Itoitz Talegon, Itxaso Arenaza, Paule Urionabarrenetxea, Araia Villasante, Nerea Zorriketa, Mikel Mangas, Aimar Garay, Euken Aranaz, Miren Garai, Ander Ermalai, Eihar Bilbao, Iraia Gonzalez, June Omaetxebarria, Jon Zabalegi eta Aimar Gondra. Entrenatzaileak: Imanol Loza ( @imaalozaa  ) eta Aimar Irazabal ( @aimarirazabal_  ). #kosnoaga   #igeriketa   @kikunberaigeriketa_bermeo

Errelebo popular eta solidarioa

Imagen
  Bai entrenamenduetan eta baita lehian ere, izaera psiko-hezitzaileak lantzea dugu helburu.  @kosnoagaigeriketa -tik enpatia, laguntasuna, solidatitatea… bultzatu nahi ditugu eta horretarako, zenbait ekitalditan parte hartzea eta inplikatzea garrantzitsua dela uste dugu. Gaur Galdakaon izan gara  @galdakaoigeriketa  Taldeak Urreta Kiroldegian urtero antolatzen duen errelebo popular eta solidarioan parte hartzen. Bertan, elikagai-bankurako produktuak biltzeaz gain, gure igerilariek, beste klub batzuetako eta lurraldeko beste igerilari askorekin batera, 100x50 metroko erreleboak egin dituzte. Bertan izan dira gure igerilari diren: Maddi De la Fuente, Miren Garai, Miren Arenaza, Itxaso Arenaza, Itoitz Talegon, Irati Bengoetxea ( @iratii_bengoetxeaa  ), Izaro Bengoetxea ( @izarobengoetxeaa  ), Malen Uribe ( @malenuriibe  ), Izaro Anakabe ( @izaro.anakabe  ) eta Sofia Aldecoa ( @sofiaaldecoaa  ). #kosnoaga   #igeriketa   #relevopopular

Javi Saez-en omenez lehiaketa

Imagen
  Urtea hasteko ez dugu era hobeagorik aurkitu, alegia, Javi Saez-en omenez egin den lehiaketan parte hartzen. Javi Saez, 2013ko urtarriletik Euskadiko Igeriketa Federazioko presidente izan zena, orain urtebete hil zen. Javik uretako kirolen alde lan nekaezina egin zuen bere bizitza osoan, hori dela eta, orain, Euskadiko Igeriketa Federazioak oroimenezko txapelketa antolatu du bere izenean. Bizkaiko Federazioak deituta,  @kosnoaga -tik, Ane Obietak ( @aneobietaa_  ), Ibai Obietak ( @ibaiobieta_  ) eta Aimar Ondarzak ( @aimarondarza  ) Zornotzan parte hartu dute gaur lehiaketa honetan. Gure igerilariek, Javi Sáezen omenez, gogor, kementsu eta ilusio handiarekin aritu dira 💪🏼. #kosnoaga   #igeriketa   #javisáez