Alebin mailako neguko lehen eskola-jardunaldi


Asteburu honetan (urtarrilak 25 eta 26) alebin mailako neguko lehen eskola-jardunaldia ospatzen ari da Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian.

Guztira hiru saio izango dira: larunbatean goiz eta arratsaldez, eta igandean goizez. Igerilariek guztira 3 proba burutuko dituzte bi egunetan banatuta. Sailkatuak honako hauek izan dira: Iraia Gonzalez, Jon Zabalegi, Aiala Zameza, Amets Aranaz, Ane Elzo, Maddi De la Fuente, Jone Arruti, Miren Arenaza, Nahia Larruskain eta June Omaetxebarria.

Gure gazteak heldutasunez eta jarrera bikainarekin aritu dira lehen saio honetan, orain arte egindako lanaren erakusle 💪🏼. Talde lana eta indarra nagusitu dira igerilekuan.

Entrenatzaileak: Aimar Irazabal (@aimarirazabal_ ) eta Imanol Loza (@imaalozaa )

Eskerrik asko @santurtziigeriketa

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun