Javi Saez-en omenez lehiaketa
Urtea hasteko ez dugu era hobeagorik aurkitu, alegia, Javi Saez-en omenez egin den lehiaketan parte hartzen.Javi Saez, 2013ko urtarriletik Euskadiko Igeriketa Federazioko presidente izan zena, orain urtebete hil zen. Javik uretako kirolen alde lan nekaezina egin zuen bere bizitza osoan, hori dela eta, orain, Euskadiko Igeriketa Federazioak oroimenezko txapelketa antolatu du bere izenean.
Bizkaiko Federazioak deituta, @kosnoaga-tik, Ane Obietak (@aneobietaa_ ), Ibai Obietak (@ibaiobieta_ ) eta Aimar Ondarzak (@aimarondarza ) Zornotzan parte hartu dute gaur lehiaketa honetan. Gure igerilariek, Javi Sáezen omenez, gogor, kementsu eta ilusio handiarekin aritu dira 💪🏼.
#kosnoaga #igeriketa #javisáez
Comentarios
Publicar un comentario