Nutrizionistarekin hitzaldia
Kosnoagako igerilariek Maider Meléndez (@eatwithmaider ) dietista nutrizionistarekin hitzaldia izan dute gaur goizean Astran, entrenamenduei eta lehiaketei begira, euren elikadura modu osasungarri eta pertsonalizatuan hobetzeko asmoz.
Melendez, Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Jarduera Fisikoko Nutrizioko masterra du Valentziako Unibertsitatean.
Bere lana, gorputza berregitean, muskulu-masa handitzean, kirol-nutrizioan, hormona-osasunean eta nutrizio-hezkuntzan, oinarritzen da. Guztia, elikadura-ohiturak hobetu nahi dituen edonori zuzenduta dago, baina gehien bat, errendimendua optimizatu nahi duten kirolariei.
Gaurkoan, kirol-nutrizioan duen esperientziari esker, zerbitzu espezializatua eskaini die gure igerilariei pertsona eta kirolari aktiboak diren heinean.
Comentarios
Publicar un comentario