Kilin Kala XXVI. Igeriketa Zeharkaldia 2025
Gaur @kosnoagaigeriketa-ko zenbait igerilarik Kilin Kala XXVI. Igeriketa zeharkaldian parte hartu dute Lekeitioko Isuntza hondartzan.
Aurten ere Garraitz irla inguratzen duen Kilin Kala igeriketa zeharkaldia burutu da Garraitz Kirol Taldearen eskutik (@garraitz_ ). @kosnoagaigeriketa-k urte askoan egin den txapelketa honetan parte hartu du beste behin. Han izan da, zeharkaldi luzea egiten, gure talde teknikoaren parte den, Aimar Irazabal (@aimarirazabal_ ), eta umeen zeharkaldi laburra egiten, berriz, Miren Arenaza, Maddi De la Fuente, Itxaso Arenaza, Aimar Gondra, Ane Elzo, Jone Arruti, Itoitz Talegon, Aiala Zameza eta Miren Garai.
Milesker @garraitz_ . Oso gustura aritu gara‼️Antolaketa bikaina‼️
#kosnoaga #igeriketa #garraitz #garraitzuhartea

Comentarios
Publicar un comentario