Laredoko Nada-Corre Txapelketa

 


Gaur Kosnoaga Igeriletako zenbait igerilarik Laredora bidaiatu dira bertako II Nada-Corre Txapelketan parte hartzeko. Giro izugarri onean burutu da txapelketa, lagunarteko jarrera jator eta adiskidetsuan. 

Froga hau Kantabriako Triatloi Federazioak antolatu du eta Laredoko udal igerilekuan eta Salve hondartzan garatu da. 

Bertara hurreratu diren gure igerilari guztiek domina bana ekarri dute etxera: 

Unai Zorriketa, bigarren postua, gizonezkoetan kadete mailan. 

Miren Arenaza, hirugarren postua, emakumekoetan infantil mailan. 

Nerea Zorriketa, lehenengo postua, emakumekoetan alebin mailan. 

Itoitz Talegon, hirugarren postua, emakumekoetan alebin mailan. 

Zorional talde, mundialak zarete!!! 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun