Laredoko Nada-Corre Txapelketa
Gaur Kosnoaga Igeriletako zenbait igerilarik Laredora bidaiatu dira bertako II Nada-Corre Txapelketan parte hartzeko. Giro izugarri onean burutu da txapelketa, lagunarteko jarrera jator eta adiskidetsuan. Froga hau Kantabriako Triatloi Federazioak antolatu du eta Laredoko udal igerilekuan eta Salve hondartzan garatu da. Bertara hurreratu diren gure igerilari guztiek domina bana ekarri dute etxera: Unai Zorriketa, bigarren postua, gizonezkoetan kadete mailan. Miren Arenaza, hirugarren postua, emakumekoetan infantil mailan. Nerea Zorriketa, lehenengo postua, emakumekoetan alebin mailan. Itoitz Talegon, hirugarren postua, emakumekoetan alebin mailan. Zorional talde, mundialak zarete!!!