Javi Saez Memoriala
Javi Saez, 2013ko urtarriletik Euskadiko Igeriketa Federazioko presidente izan zena, orain urtebete hil zen. Javik uretako kirolen alde lan nekaezina egin zuen bere bizitza osoan, hori dela eta, orain, Bizkaiko Igeriketa Federazioak oroimenezko txapelketa antolatu du bere izenean. Harrotasunez esan dezakegu, @kosnoagaigeriketa-ko bost igerilari lehiaketa horretan parte hartzeko aukeratuak izan direla: Ane Obieta (@aneobietaa_ ), Garazi Bengoetxea (@garazibengoetxea ), Ibai Obieta (@ibaiobieta_ ), Irati Bengoetxea (@iratii_bengoetxeaa ) eta Aimar Ondarza (@aimarondarza ).
Harrobiaz harro‼️
Comentarios
Publicar un comentario