Elene Gutierrezi agurra

 

Gaurkoa egun gazi-gozoa izan da @kosnoagaigeriketa-rentzat. Gaur gure igerilari federatuek Elene Gutierrez (@elenneguti ) agurtu dute, izan ere, Elene datorren urtean ez da gure talde teknikoaren parte izango; bere bizitza profesionalak beste bide bat hartu du eta ezin izango da gurekin aritu aurrerantzean.


Zorte handia opa diogu Eleneri etapa berri honetarako, hala ere, aitortu beharra dugu gure igerilariek izugarri botako dutela faltan.

Jakin ezazu Elene, guretzat plazerra izan dela urte hauetan zure laguntza eduki izana. Munduko zoriontasun guztia opa dizugu eta jakin ezazu @kosnoagaigeriketa beti izango dela zure etxea!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Alebinen mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa 🔴🟢⚪️

Zornotzako denbora-hartzea