Salome Campos X. igeriketa trabesia 2024

Gaurkoan, irailaren 7an, Bermeon izan gara @kosnoagaigeriketa taldeko pila bat kidek Salome Camposen X. igeriketa trabesian (@salome_campos_travesia ) parte hartzen.

XX. mende hasieran, Campos ahizpak, Julia, Felicia, Eufemia eta Salome, Bermeoko arrain kontserben artisau-lanetan hasi ziren, bitartean nebak, Dionisio eta Ponciano, itsasoko lanetan zenbiltzaten. 1920an fabrika bat irekitzeko aukera izan zuten. Urte batzuk geroago, arreba nagusiaren -Julia- eta bere senarraren heriotzaren ostean, Salome bakarrik hasi zen zuzentzen negozioa.

Salome beti izan zen andereen gaitasunen defendatzaile finkoa. Egun batean, portuan, eztabaida bat sortu zen gizon eta emakumeen trebetasunen arteko diferentziei buruzkoa. Salomek ebatzi egin nahi izan zuen asuntoa, itsasoan lan egiten zuten gizon guztien aurrean apustua eginez: Bermeoko portutik ondoko Izaro uharte-arte igeri egitea zen erronka. Esan beharrik ez, bere ideia irribarre batzuekin erantzun zela erronkaren data finkatzerako orduan.

Iraileko goiz batean, batel baten joan ziren gizonak lagunduz, Salome, portuko uretan murgildu zen eta Izaro bidean hasi zen igeri egiten. Kantauri itsasoko 2 milia egin zituen besakadaz besakada, izugarrizko esfortzuarekin eta bere borondate zein izaera zigiluaz.


Bere balentriak, erronka eta Bermeoko herri guztiaren errespetua eta ezagutza irabazteko balio izan zion. Salome Campos igeriketa bere irudiaren ordainetan egiten da eta zelan ez, etorkizun nekaezin eta esfortzudun batengatik borrokatzen duten andere eta gizon guztien ordainetan.

Milesker @salome_campos_travesia! Plazerra da, beti ere, zuen itsas zeharkaldietan parte hartzea!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun