X. Flysch Beltza Trabesia 2024

Gaurkoan, irailaren 22an, @kosnoagaigeriketa Taldeko igerilari eta talde teknikoaren parte den Garazi Bengoetxeak (@garazibengoetxea ), Eibar Igerixan Kirol Klubak (@eibarigerixan ) antolatzen duen X. Flysch Beltza Trabesian parte hartu eta, emakumeen txandan, bigarren postua lortu du. Uretako zeharkaldi honek bi ibilbide ditu: bata, Saturrarandik Debara doana, 6.500 metrokoa; eta bestea, 3.000 metrokoa, Mutrikutik Debara doana. Azken honetan Garazik bigarren 🥈postua lortu du. Zorionak Garazi! Taldekide guztion eredu zara! Eskerrik asko @eibarigerixan! Plazerra, beti ere, zuon zeharkaldian parte hartzea!