Txorrokopunta Igeriketa Txapelketa


Atzokoan, abuztuaren 22an, @kosnoagaigeriketa Taldeko zenbait kidek @kikunberaigeriketa_bermeo Taldeak antolatzen duen Txorrokopunta Igeriketa Txapelketan parte hartu zuten.

Mundakan burutzen den Txapelketa honetan gure ondorengo igerilariek parte hartu zuten 100 metroko frogan: Nerea Zorriketa, Sua Gaztelu, Kai Gaztelu eta Itxaso Arenaza. 200 metrotako frogan, aldiz, Miren Arenazak eta Gau Gazteluk parte hartu zuten. Eta 800 metrorako txapelketan, Unai Zorriketa eta Irene Ramon (@irb7_2011 ) aritu ziren.

Nerea Zorriketak lehen postua 🥇lortu zuen neskatan bere txandan eta Itxaso Arenaza hirugarren 🥉heldu zen. Kai Gaztelu lehena izan zen 🥇txanda berean, alegia, 100 metrotan, baina mutilezkoetan. Miren Arenazak, bestetik, lehen postua 🥇lortu zuen nesketan 200 metrotako frogan. Guztiek bukatu zuten oso pozik egindako txapelketarekin.

Milesker @kikunberaigeriketa_bermeo. Oso gustura aritu ginen eta ederto pasa genuen!!

Eskerrik asko baita @mundakasurfshop !!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Kosnoaga aurten ere txapeldun

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Eskolarteko jardunaldia Markinan