Txorrokopunta Igeriketa Txapelketa

Atzokoan, abuztuaren 22an, @kosnoagaigeriketa Taldeko zenbait kidek @kikunberaigeriketa_bermeo Taldeak antolatzen duen Txorrokopunta Igeriketa Txapelketan parte hartu zuten. Mundakan burutzen den Txapelketa honetan gure ondorengo igerilariek parte hartu zuten 100 metroko frogan: Nerea Zorriketa, Sua Gaztelu, Kai Gaztelu eta Itxaso Arenaza. 200 metrotako frogan, aldiz, Miren Arenazak eta Gau Gazteluk parte hartu zuten. Eta 800 metrorako txapelketan, Unai Zorriketa eta Irene Ramon (@irb7_2011 ) aritu ziren. Nerea Zorriketak lehen postua 🥇lortu zuen neskatan bere txandan eta Itxaso Arenaza hirugarren 🥉heldu zen. Kai Gaztelu lehena izan zen 🥇txanda berean, alegia, 100 metrotan, baina mutilezkoetan. Miren Arenazak, bestetik, lehen postua 🥇lortu zuen nesketan 200 metrotako frogan. Guztiek bukatu zuten oso pozik egindako txapelketarekin. Milesker @kikunberaigeriketa_bermeo. Oso gustura aritu ginen eta ederto pasa genuen!! Eskerrik asko baita @mundakasurfshop !!