Ibai Obieta Espainiako Junior Txapelketan


Gure igerilari den Ibai Obieta (@ibaiobieta_ ) oso ondo aritu izan da 50 bularreko frogan Mallorcan ospatu den eta Pariseko Joko Olinpikoetan sailkatzeko balio zuen Espainiako Junior Txapelketan. Obietak azaldu digunaren arabera “oso gustura aurkitu naiz lehiaketan”. 

Maiatzaren 4an, Mikel Trueba Kiroldegian ospatu zen Santurtziko Trofeo Federatuan, Obietak 50 brazan 🏊‍♂️ 30,90eko denbora ⏱️ egin zuen Espainiako Junior Txapelketan sartzeko minimak lortuz (minima 31, 15ean dago). Hortaz, ekainaren 18tik 20ra, Ibaiek, Palma de Mallorcan burutu den Espainaiko Junior Txapelketan parte hartu du‼️

Gure gazteek heldutasun handia erakusten digute. Ikasketak aurrera daramatzate, kirolarekiko jarrera baikorra dute, taldearekiko solidarioak dira, Klubeko gazteei babesa ematen diete… 

@kosnoagaigeriketa-tik Ibai zoriontzea baino ez zaigu gelditzen: Zorionak Ibai! Kirolari aparta zara eta gure taldekidea izatea harrotasunez betetzen gaitu! #InspirazioaZara #LanGogorrarenIslada Aupa zu!! 💪💪💪💪 

Entrenatzailea Aimar Ondarza (@aimarondarza) 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun