Getxo Saria


 Igandean, gure alebinak, benjaminak eta prebenjaminak Getxoko Sarian parte hartu zuten 🏊‍♂️🏊‍♀️. Sentsazio oso baikorrak izan genituen. Bidea ez da erraza izaten beti. Entrenamendu asko, ilusio asko…eta gauzak, batzuetan, ez dira espero bezala irteten, baina gure neska-mutilek lan gogorra 💪 egin dute ikasturte guztian zehar. Une eta egoera txarrei aurpegi ona jarri diote. Eta hori, besterik gabe, saria da jada 🏆.


Gure partetik, igerilariak zoriontzea baino ez zaigu geratzen; oso oso langile eta jator aritu zarete, eta oso pozik gaude zuen aurrerapen eta progresio guztiekin.
Ba Kosnoaga!!! Katea ez da eten!! 🔗

Getxoko sarian izan ziren: Irene Ramon (@irb7_2011 ), Unai Zorriketa, Maider López de Larrucea, Ane Elzo, Ione Arruti (@iione_arrutii ), Maddi De la Fuente, Miren Arenaza, Nahia Larruskain, Amets Aranaz (@amets_aranaz ), Nerea Zorriketa, Itoitz Talegon, Aiala Zameza, Aimar Garay, Gau Gaztelu eta Mikel Mangas.

Entrenatzaile bezala Aimar Ondarza (@aimarondarza) aritu zen.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Kosnoaga aurten ere txapeldun