Club Deportivo Bilbao Zeharkaldia-Gorlizko Badia 2024🏊♀️
@kosnoagaigeriketa lehenengo 🥇 sailkatua izan da, klub moduan, 1.500 metrotako frogan, Bizkaiko zeharkaldi entzutetsu eta ospetsu honetan.
Urtero bezala, @kosnoagaigeriketa Bilboko Klub Deportiboaren zeharkaldi garrantzitsuan parte hartu du eta, oraingoan ere, giro paregabeaz gozatzeaz gain, emaitza bikainak lortu dituzte gure igerilariek.
Zeharkaldian parte hartu dute: Garazi Bengoetxea (@garazibengoetxea), Irati Bengoetxea (@iratii_bengoetxeaa ), Izaro Bengoetxea (@izarobengoetxeaa ), Nikole Arruti (@nikole_arruti ), eta Sofia Aldecoa (@sofiaaldecoaa ).
Garazi Bengoetxea, gure igerilari eta E3 eta aniztasun funtzionala duten igerilarien entrenatzailea, 3.000 metrotako frogan, helmugara iritsi den lehen 🥇 emakumea izan da. Irati Bengoetxea, era berean, 1.500 metrotako frogan, lehengo emakumea 🥇 izan da baita helmugara heltzen eta Nikole Arruti, Kortezubiko gure igerilari promesa, bigarrena 🥈.
Azpimarratu beharrekoa da baita, klub moduan, @kosnoagaigeriketa lehenengo 🏆 sailkatua izan dela 1500 metrotako frogan.
Harrobiaz harro! Emakume ahaldunduak bilakatu zarete! Gogor eta tinko 💪 prestatu zarete lortu ezinezkoak ziruditen helburuak lortu arte! Benetako eredu zarete!
Eskerrik asko @club_deportivo_bilbao
Comentarios
Publicar un comentario