Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2024

Azterketa garaian......

Imagen
@kosnoagaigeriketa -ko igerilari asko azterketa garaian daude. Momentu hauetan beti atera behar da denbora ariketa fisikoa egiteko, izan ere, horrek: 1.- Informazio-atxikipen handiagoa eragiten du 🧠 Londresko University Collegek ikerketa bat egin zuen ikasketa ariketa fisikoarekin uztartzearen onurei buruz, eta ondorioztatu zuen hori egiteak datuak azkarrago ikasten laguntzen duela. Ariketa fisikoak proteina batzuk askatzen ditu garunean, memoria hobetzen eta errendimendu kognitiboa handitzen lagun dezaketenak. Hipokanpoa informazioa atxikitzeaz arduratzen da, eta proteina horiekiko oso sentikorra da; beraz, ariketa fisikoa egiteak ikasten duguna barneratzen laguntzen du. 2.- Kontzentrazio gehiago sustatzen du 📚 Ikasi aurretik, hogei minutuko ariketa fisikoak kontzentrazioa hobetu dezake. Edozein jarduera fisiko bizi egitean, odola burmuinerantz isurtzen da. Horrek, behin edo behin, neuronen estimulazioa eragiten du. 3.- Umore ona sorrarazten du 😄 Kirolak endorfinen maila handitzen ...

Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa

Imagen
Atzo, Galdakaon, Euskadiko Joko Eskolarren Txapelketa ospatu zen. Bertan, gure 9 igerilari lehiatu ziren Bizkaia ordezkatzen: Irene Ramón ( @irb7_2011  ), Unai Zorriketa, Maider López de Larrucea ( @maiderlarru ), Ane Elzo, Miren Arenaza, Nahia Larruskain, Aiert Anparan, Jon Lejarzegi ( @jon_lejarzegi  ) eta Enaitz Bilbao. Lortutako dominak hauek izan ziren: 100 tximeleta 🥈 200 tximeleta 🥈 4x100 libre 🥈 4x100 estiloak 🥈 Baina, batez ere, txapelketan parte hartzea izan zen guztiek lortu zuten benetako domina. La onaa!! Zorionak talde!!👌

ENTRENATZAILE - LAN ESKAINTZA

Imagen
@kosnoagaigeriketa  -k datorren denboraldirako (2024-2025) igeriketa entrenatzailea behar du (NI edo NII tituluduna) ⏱️. Entrenatzaile eta igerilari gisa izandako esperientzia kontutan hartuko da 🏊‍♂️. Taldearekin harremanetan jartzeko idatzi egiguzu: 📩 kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera

Bizkaiko Eskolarteko Jokoak

Imagen
Igandean, 2024ko Bizkaiko Eskolarteko Jokoak burutu ziren Getxoko Fadura Polikiroldegian. Bertan parte hartu zuten gure igerilariak diren: Maider López de Larrucea, Irene Ramón, Ane Elzo, Nahia Larruskain, Miren Arenaza, Ione Arruti, Amets Aranaz, Unai Zorriketa eta Maddi De la Fuente. Gure neska-mutilek, markak hobetzeaz gain, Euskadin parte hartzeko gutxienekoak lortu zituzten. Ba Kosnoaga‼️ Entrenatzaile gisa  @aimarondarza  aritu zen.

Gure taldean entrenatu eta lehiatu nahi duzu?🏊‍♂️

Imagen
Kosnoaga ( @kosnoagaigeriketa  ), igeriketa talde bat baino gehiago da. Elkarrekin uger egiten duten adin tarte desberdinetako lagun taldea gara. Grina, pasioa eta indarra bultzatzen duen Taldea. Tolerantzia, errespetua eta ahalduntzea sustatzen duena💪. Hezkuntza, hizkuntza eta gizarte-inklusioa eragiten duena. Baina, batez ere, esan bezala, oso oso gustura elkarrekin igerian egiten duen lagun taldea gara‼️. Sarrera frogak datorren ekainaren 3 eta 5ean izango dira 19.00etan Santane Kiroldegian. Izena emateko umearen datuak bidali (izen-abizenak, jaiotza data eta telefono bat) kosnoagaigeriketa@hotmail.com helbidera (maiatzaren 26a baino lehen). Zatoz gurekin uger egitera‼️

Gure igerilari Ibai Obietak Espainiako Junior Txapelketan sartzeko minimak lortu ditu

Imagen
  Aurreko larunbatean, maiatzaren 4an, Mikel Trueba Kiroldegian ospatu zen Santurtziko Trofeo Federatuan,  @kosnoagaigeriketa  -ko gure igerilari Ibai Obietak ( @ibaiobieta_  ) 50 brazan 🏊‍♂️ 30,90eko denbora ⏱️ egin zuen Espainiako Junior Txapelketan sartzeko minimak lortuz (minima 31, 15ean dago). Hortaz, datorren ekainaren 18tik 20ra, Ibaiek, Palma de Mallorcan burutuko den Espainaiko Junior Txapelketan parte hartuko du‼️ Lan bikaina egiten ari zara Ibai‼️ Irmotasun eta lan gogorraren islada zara💪. Zorte on Talde guztiaren partez. Ekin gogor‼️.

Santurtziko XXXIV. Trofeo Federatua

Imagen
Atzokoan Santurtziko XXXIV. Trofeo Federatua burutu zen Mikel Trueba kiroldegian eta  @kosnoagaigeriketa  Taldea HIRUGARREN 🥉 postua lortu zuen. Izugarriak zarete talde‼️ Zuotaz harro ‼️ Zorionak guzti hau bultzatu 💪 duzuenoi... igeilari, guraso, entrenatzaile.....zuek egin duzue posible ❤️. @uxue_g_ ,  @_irunetxuu_  ,  @malenuriibe  ,  @izaro.anakabe  ,  @ibaiobieta_  ,  @marenrubianes  ,  @amaiiaa_garciiaa  ,  @izaro.anakabe  ,  @xabiergoiri  ,  @jon.etxeba  ,  @irati_zuntzu  ,  @amaiiaa_garciiaa  ,  @iratii_bengoetxeaa  ,  @aimarondarza  ,  @joonfernandeez_ ,  @nikole_arruti