Azaroaren 16an, larunbatean, kosnoaga Igeriketa Taldeko ( @kosnoagaigeriketa ) alebin eta benjaminek Markinako Atxondo polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Benjaminentzako denboraldiko lehena izan zen eta hasierako urduritasun guztiak gaindituta Amorebieta Etxano ( @ae.igeriketa ), Atxondo I.T., Durangoko C.N. Tabira ( @tabira_igeriketa_taltea ), Galdakao I.T. ( @galdakaoigeriketa ) eta Ondarru Igeri Taldekoekin ( @ondarruko_igeri_taldea ) batera, 100m estilo, 100 bizkar, 100 eta 50 krol, 100 eta 50 bular eta 4*100 estilo eta 4*50 krol erreleboetan aritu ziren. 馃強♀️馃強♂️ Gure igerilari eta entrenatzaileen (Maialen Foruria - @maialenforuria -eta Aimar Irazabal - @aimarirazabal_ -) lana ezin hobea izan zen eta beraien arteko giroa ere paregabea. Zorionak‼️ Eskerrik asko Atxondo Igeri Taldeari jardunaldi hau urtero antolatzen egiten duten lan guztiarengatik. Topera eta elkarrekin lanean izan ziren: Itxaso Arenaza, Paule Urionabarrenetxea, Eihar Bilbao,...
Comentarios
Publicar un comentario