Azaroaren 16an, larunbatean, kosnoaga Igeriketa Taldeko ( @kosnoagaigeriketa ) alebin eta benjaminek Markinako Atxondo polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Benjaminentzako denboraldiko lehena izan zen eta hasierako urduritasun guztiak gaindituta Amorebieta Etxano ( @ae.igeriketa ), Atxondo I.T., Durangoko C.N. Tabira ( @tabira_igeriketa_taltea ), Galdakao I.T. ( @galdakaoigeriketa ) eta Ondarru Igeri Taldekoekin ( @ondarruko_igeri_taldea ) batera, 100m estilo, 100 bizkar, 100 eta 50 krol, 100 eta 50 bular eta 4*100 estilo eta 4*50 krol erreleboetan aritu ziren. 🏊♀️🏊♂️ Gure igerilari eta entrenatzaileen (Maialen Foruria - @maialenforuria -eta Aimar Irazabal - @aimarirazabal_ -) lana ezin hobea izan zen eta beraien arteko giroa ere paregabea. Zorionak‼️ Eskerrik asko Atxondo Igeri Taldeari jardunaldi hau urtero antolatzen egiten duten lan guztiarengatik. Topera eta elkarrekin lanean izan ziren: Itxaso Arenaza, Paule Urionabarrenetxea, Eihar Bilbao,...
Asteburu honetan gure zenbait alebin Galdakaon lehiatzen izan dira eta beraien denboraldiari 🏊♀️🏊♂️ amaiera ematen Euskal Herriko Txapelketan; urte osoan zehar erakutsitako irmotasuna eta leialtasuna berriz agerian jartzen💪🏼, alegia. Igerialariak izan dira: Amets Aranaz, Ione Arruti, Nahia Larruskain eta Ane Elzo. Zorionak guztioi egindako lan bikainarengatik‼️ Entrenatzailea: Imanol Loza ( @imaalozaa )
𝔽𝕖𝕕𝕖𝕣𝕒𝕥𝕦𝕒𝕜. Federatuak Kosnoaga Taldearen harrotasuna dira; gazte ahaldunduak, gogor eta tinko prestatuak eta lortu ezinezkoak ziruditen helburuak lortu dituztenak. Benetako eredu dira. Beraien teknikariak Imanol Loza eta Aimar Irazabal dira. Lozak ( @imaalozaa ) 23 urte ditu eta gernikarra da, hala ere, aspalditik Muxikan bizi da. Sei urte zituenetik dago gurekin Kosnoagan ( @kosnoagaigeriketa ). Gaur egun, Sozietate eta Kirol Animazio eta Irakaskuntzaren goi zikloa burutzen ari da eta ondoren, CAFyD egiteko asmoa dauka. Imanol, besteak beste, indar entrenamenduen arduraduna da. Irazabalek ( @aimarirazabal_ ) 13 urte daramatza Kosnoaga Igeriketa Taldean. Eskolar moduan hasi zen eta orain, teknikoa izateaz gain, federatu eta master bezala lehiatzen da, Bizkaiko zein Euskadiko txapelketetan. Irazabalek 22 urte ditu eta Cafyd+LH egiten dago. Federatuak dira: Garazi Bengoetxea ( @garazibengoetxea ), Maialen Foruria ( @maialenforuria ), Aimar Ondarza ( @aim...
Comentarios
Publicar un comentario