Hasi dugu lehiaketen denboraldia

 

Larunbatean, urriaren 28an, gure taldeko alebinak Amorebieta-Etxanoko Larrea polikiroldegian izan ziren, Neguko Ligako lehen jardunaldiekin denboraldiari hasiera emanez.


Guztira 13 igerilari izan genituen eta probetan, erabilitako teknikan eta taktikan jarri genuen fokoa, lortutako denborak bigarren planoan utziz; hala ere, denen artean pila bat marka pertsonal ezarri zituzten eta gainera, orain arteko prestakuntzaren nondik norakoak ikusteko ere oso baliagarria egin zitzaien denei.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eskolarteko jardunaldia Markinan

Alebinen mailako Udako Euskal Herriko Txapelketa 🔴🟢⚪️

Zornotzako denbora-hartzea