𝟭𝟭 𝙤𝙧𝙙𝙪𝙠𝙤 𝙞𝙧𝙖𝙠𝙪𝙧𝙧𝙖𝙡𝙙𝙞𝙖
Kosnoaga Igeriketa Taldeak, gaur ospatzen den Euskararen Nazioarteko egunaren harira, Gernikako Elai Alai aretoan burutu den “𝟭𝟭 𝙤𝙧𝙙𝙪𝙠𝙤 𝙞𝙧𝙖𝙠𝙪𝙧𝙧𝙖𝙡𝙙𝙞𝙖”-n parte hartu du. Ekintzan parte hartu dute gure igerilari diren Irati Bengoetxeak ( @iratii_bengoetxeaa ) eta Elena Zearrak ( @elenezearra ). Kosnoaga euskararen bultzatzaile irmoa da eta euskara lehenesten du jarduera guztietan; entrenamenduetan, igerilarien arteko harremanetan eta, baita, hitzezko zein idatzizko komunikazioetan…lehen hitza euskaraz egiten dugu beti. Milesker @berbalagun_gernika euskararen aldeko ekimen hau aurrera eramateagatik eta @kosnoagaigeriketa gonbidatzeagatik! 𝙴𝚞𝚝𝚜𝚒 𝚎𝚞𝚜𝚔𝚊𝚛𝚊𝚛𝚒 𝚎𝚐𝚞𝚗𝚎𝚛𝚘!