Entradas

Mostrando entradas de julio, 2024

V Ea-Kaiarria Itsas zeharkaldia 2024 / Txipiroi Swim / Txipiroitxu Swim 🦑

Imagen
Gaurkoan, uztailaren 27an, Ea-n izan gara  @kosnoagaigeriketa  Taldeko zenbait kidek Txipiroi Swim (3.000 metro) 🦑eta Txipiroitxu Swim (300 metro) 🦑itsas zeharkaldietan parte hartzen Ea-ko hondartzan. Bostgarren bidarrez egin den eta Ea-ko herriak antolatutako zeharkaldi honetan gure ondorengo igerilariek parte hartu dute 300 metrotako frogan: Ane Elzo, Maddi De la Fuente, Miren Arenaza, Itxaso Arenaza, Paule Urionabarrenetxea eta Eneko Uriagereka ( @eneko9090  ). 3.000 metrotako frogan, bestalde, gure igerilari eta talde teknikoaren parte den Garazi Bengoetxeak ( @garazibengoetxea  ) parte hartu du (E3 taldea eta aniztasun funtsionala duten  @kosnoagaigeriketa -ko igerilariak entrenatzen ditu). Ane Elzok lehengo postua lortu du neskatan 300 metrotako frogan 🥇. Garazi Bengoetxeak ( @garazibengoetxea  ) lehenengo postua lortu du neskatan 3.000 metrotako frogan 🥇.

Udako Euskal Herriko Junior eta Absoluto Txapelketa Nagusia

Imagen
  @ordiziaigeri -ren, Ordiziako Igeriketa Taldearen, 50 urteurrena dela eta, aurten Udako Euskal Herriko Junior eta Absoluto Txapelketa Nagusia Ordizian burutu da. Txapelketa asteburu honetan izan da, alegia, uztailaren 20 eta 21ean.  @kosnoagaigeriketa  Taldetik bertan izan dira Ibai Obieta ( @ibaiobieta_  ) eta Maren Rubianes ( @marenrubianes  ). Entrenatzaile lanak Ane Obietak ( @aneobietaa_  ) egin ditu. Lortutako dominak hurrengo hauek izan dira: 100 bular🥉 junior kategorian 50 bular 🥉 junior kategorian Denboraldi ikaragarria izan da gure igerilari guztientzat, lehiaketa bakoitzean norberaren onena emanez. Orain atseden hartzea eta udaz gozatzea tokatzen zaie.

XXXVII Elena Fernández Iturrioz memoriala itsas lasterketa 2024

Imagen
Gaurkoan, uztailaren 20an, Ondarrun izan gara  @kosnoagaigeriketa  Taldeko zenbait kidek Elena Fernandez Iturriozen omenez egiten den  @ondarroakoitsaslasterketa -n parte hartzen Arrigorri hondartzan. Urte askoan egin den eta  @ondarruko_igeri_taldea -k antolatutako zeharkaldi honetan gure ondorengo igerilariek parte hartu dute 600 metrotako frogan: Miren Arenaza, Itxaso Arenaza, Ane Elzo eta Nerea Zorriketa. Milesker  @ondarroakoitsaslasterketa  eta  @ondarruko_igeri_taldea . Antolaketa bikaina izan da eta Itzel aritu gara‼️

Bizkaiko Junior AbsolutoTxapelketa

Imagen
  Asteburu honetan Bizkaiko Junior AbsolutoTxapelketa burutu da Galdakaoko Urreta polikiroldegian. @kosnoagaigeriketa -k bertan izan ditu bi igerilari junior, infantil bat eta alebin bat: Maren Rubianes ( @marenrubianes  ), Ibai Obieta ( @ibaiobieta_  ), Aritz Oriosolo ( @aritz.oriosolo  ) eta Irene Ramon ( @irb7_2011 ). Entrenatzaileak Mikel Zabala ( @coachtmike  ) eta Leire Begoña ( @leiirebee  ) izan dira eta lortutako dominak hurrengoak: 200 lepoz junior: 🥈 200 lepoz absoluto: 🥉 50 bular junior:🥇 100 aske junior:🥉 100 lepoz junior:🥉 50 aske junior:🥈 100 bular junior:🥈 100 bular absoluto:🥉